54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia, Milagrosako BBPBko plazan lurpeko aparkalekua eraiki eta erabiltzeko kontzesio administratiboa eman beharrez

Iruñeko Udalak, 2003ko apirilaren 3ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, lizitaziorako deialdia egin du, Milagrosako BBPBko plazan dauden jabari publikoko lurren azpian automobilendako aparkalekua (herritarrek edo bizilagunek baliatzekoa) eraiki eta erabiltzeko kontzesio administratiboa eman beharrez. Hona hemen baldintza orokorrak:

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

Dei egilea: Obra eta Azpiegituren Alorra.

Behin-behineko fidantza: obra gauzatzeko aurrekontuaren % 2.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak aurkezteko epea berrogeita bost egun naturalekoa izanen da, lizitazioa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Proposamenak Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean beharko dira aurkeztu, epearen azken eguneko 14:00ak baino lehen. Azken egun hori baliogabea bada, hurrengo egun balioduna arte luzatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza juridiko, tekniko eta ekonomikoen pleguan ageri direnak. Plegua lizitatzaileen eskura dago Udalaren Obra Bulegoan (Armada etorbidea, 2-9.a).

Proposamen ekonomikoak noiz irekiko diren: eskaintzak Herriko Etxean irekiko dira lehiaketaren mahaia eratzen den egun berean, eguerdiko 12etan, eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta bigarren egun baliodunean, hain zuzen ere. Ekitaldi hori jendaurrean eginen da.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren bederatzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ...................., N.A.N.: ......................, bizilekua: ......................, helbidea: .......................(eta Iruñean, jakinarazpenetarako: .................), hau ordezkatuz: ................ (hala behar badu), helbidea: ................., I.F.Z.: ............., telefonoa: .........., faxa: ............. . Milagrosako BBPBko plazan dauden jabari publikoko lurren azpian automobilendako aparkalekua, herritarrek edo bizilagunek baliatzekoa, eraiki eta erabiltzeko lurpearen aprobetxamenduaren kontzesio administratiborako lehiaketaren baldintzen pleguaren berri izanik, oso-osorik onartzen dut, hartan eskatzen diren agiriak eta aurreproiektua aurkezten ditut, haren ezaugarri funtzionalak zehazturik, eta konpromisoa hartzen dut kontzesioa neure bizkar hartzeko baldintza hauetan:

1._Eraikuntza proiektua behin betikoz onesten denetik, ...... egun naturalekoa izanen da hura egiteko epea.

2._Udalari ....... euro ordaindu beharko zaizkio, urteroko sari gisara (aparkalekua osorik harturik).

Halaber, konpromisoa hartzen dut zerga eta lan arloan nahiz prebentzio, segurtasun eta osasun eta gizarte segurantzakoetan legez ezarri edo araututakoa betetzeko, bai kontzesioak berak ekar diezazkidakeen guztiak ere.

(Data eta lizitatzailearen sinadura eta zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0303912