54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I L T Z A R B E

Oihan enkantea

Iltzarbeko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikorako dei egiten du, ondoko oihan aprobetxamendu hau saltzeko, ehuneko hamar merkatua:

Lote bakarra._El Monte alderdia. 5.009 larizio pinu, 268 metro kubiko zur eta 423 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak, lizitazioa 7410,48 eurotik hasita, BEZa sartu gabe.

Proposamenak Olloibarko Udalaren idazkaritza orokorrean aurkeztu beharko dira, kartazal itxian, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamabosgarren egun balioduneko 13:00ak baino lehen. Pleguak Udaletxeko bilkura aretoan irekiko dira epea amaitu ondoko lehenbiziko egun balioduneko 13:00etan.

Proposamenetan honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1. Proposamen ekonomikoa, iragarki honen I. eranskinean ageri den ereduaren araberakoa.

2. Behin-behineko bermea, lizitazio aurrekontuaren ehuneko 2 egiten baitu, eratu izanaren frogagiria.

3. Enpresaren sailkapen agiria.

4. Zerga betebeharrak ordainduak izatearen ziurtagiria.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen plegua Olloibarko Udalaren Idazkaritzan dago, interesatuen eskura, bulego orduetan (astelehenetik ostiralera, 11:30etik 14:00ak arte).

Iltzarben, bi mila eta hiruko apirilaren batean. Kontzejuburua, José Luis Martínez Andueza.

I. ERANSKINA

Proposamen eredua

Izena:........................., N.A.N. zk.:..........; bizilekua (herria, kalea/plaza, zenbakia):......................................; eskatzen dut adjudika dakidala salgai dagoen oihan lotea, ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2003ko .................. egunekoan, iragartzen zena, onartzen baitut salmentarako onetsitako baldintza ekonomiko-administratiboen plegua. Eskaintzen dudan diru kopurua .............. (letraz eta zenbakiz) ............... euro.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0303786