54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

Administrari-ofizialaren izendapena

Buñuelgo Udalak, 2003ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, besteak beste, hau erabaki zuen:

"Idazkariak Buñuelgo Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat deialdi murriztuaren bitartez betetzeko deialdiko epaimahaiaren akta irakurri ondotik, bertan, 8. oinarriari jarraituz, Ana Carmen Chueca Moreno andrearen aldeko izendapen proposamena luzatzen baitio osoko bilkurari, bera izan baita aurkeztu eta probak gainditu dituen izangai bakarra, honako hau erabaki da, bertaratu guztiak ados jarrita:

1. Ana Carmen Chueca Moreno andrea Buñuelgo Udaleko administrari-ofizial izendatzea.

2. Erabaki hau interesatuari igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea".

Buñuelen, bi mila eta hiruko apirilaren lauan. Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: A0303893