54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Kontabilitateko arduradunaren izendapena

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2003ko apirilaren 3an, honako hau ebatzi zuen:

RAL 03-APIR-03 (31/FP).

"Kontabilitateko arduradun izateko lanpostu bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko 2002ko 111. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 13an argitaratutako deialdiaren epaimahaiak egindako proposamenari jarraituz, ebatzi dut Francisco Javier Sucunza Castells jauna izendatzea lanpostu horretarako, bera izan baita aurkeztu eta hautapen prozesua gainditu duen izangai bakarra.

Izendatuak hamar eguneko epea izanen du karguaz jabetzeko, ebazpen honen jakinarazpenetik kontatzen hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren bederatzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0303911