54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Oinarri erregulatzaileak _0 urtetik 3ra bitarteko haurrak dituzten familiendako eta, behin behinekoz, 11 urtetik beherako haurrendako_ laguntzak emateko. 2003ko ekitaldia

Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2003/04/02an emandako 13/SS RAL Ebazpenaren bidez, oinarri erregulatzaileak onetsi dira 0 urtetik 3ra bitarteko haurrak dituzten familiendako eta, behin-behinekoz, 11 urtetik beherako haurrendako laguntzak emateko. 2003ko ekitaldia.

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Zenbateko aurreikusia, gehienez ere: 58.250 euro.

Oinarriak non jaso: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko k., 7-9), Zapateria k., 40-3.ean eta Iruñeko Udalaren auzo unitateetan.

Eskabideak non eta noiz aurkeztu: Gizarte Zerbitzuen eta Emakumearen Alorreko auzo unitateetan, behin oinarri erregulatzaileok onetsi eta 2003/12/10era arte.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren lauan. Gizarte Ekintzako zinegotzi delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde.

Iragarkiaren kodea: a0303910