54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Sakanako Mankomunitateko buruaren ebazpena

2003ko martxoaren 12an, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Zabor Zerbitzuko peoi-txofer izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zen.

Deialdiaren 3. oinarrian, "izangaien baldintzak" atalean adierazten da deialdian onartua izateko izangaiek eskabideak aurkezteko epearen barruan, ondoko baldintzak bete behar dituztela: "b) Eskola Graduatua edo Lanbide Heziketaren Lehen Maila edo baliokidea den titulua izatea".

Bestaldetik, abenduraren 23an Mankomunitatearen Batzarre Orokorrak egindako bilkuran plantilla organikoa onetsi zen, non peoi-txofer izateko lanpostu bat hutsik ageri zen, hau E mailaren barruan.

Indarrean dagoen legeriak ezarritakoaren arabera, administrazio publikoen zerbitzuko langileak, beharrezko titulazioa eta dagozkien betebeharren arabera sartuko dira lanean, ondoren ageri diren mailen arabera:

"E) Maila honetako langileek mendeko lana edo antzekoa beteko dute, eta Eskolatze Ziurtagiria edo baliokidea den titulua eduki beharko dute".

Plantilla organikoan, lanpostu hau E mailan sartu denez, eskatu beharreko titulazioa Eskolatze Ziurtagiria behar zuen eta ez Eskola Graduatua edo baliokidea; beraz, deialdiaren puntu hori aldatzea egokizat jotzen da; honela, arrazoi honengatik posible izan ez duten eta aurkeztu ahal ziren pertsonei eskubidea bermatuko zaie.

Hau guztiagatik,

Ebatzi dut:

Lehendabizikoa._Zabor Zerbitzuko peoi-txofer izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 3. oinarriaren, b) letra aldatzea; testua honela geldituko da idatzita: "gutxienez Eskolatze Ziurtagiria edo baliokidea den titulua edukitzea".

Bigarrena._Aldaketa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Berriz ere, 30 egun naturaleko epea zabalduko da iragarkia argitaratzen denetik hasita, interesatuek Mankomunitateko Erregistro Orokorrean eskabideak aurkezteko.

Hirugarrena._Egintza administratiboaren kontserbazioari atxikiz, ordura arte Mankomunitateko Erregistro Orokorrean jasotako eskabideak aurkeztutzat emango dira.

Lakuntzan, bi mila eta hiruko apirilaren lauan. Sakanako Mankomunitateko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0303909