54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Oinarri erregulatzaileak onestea, Iruñeko familia ugarien seme-alabei dirulaguntzak emateko, eskolako jantokietan bazkal dezaten, 2003ko urtarrila-ekaina eta iraila-abendua aldietan

Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2003/04/02an emaniko 12/SS RAL ebazpenaren bitartez, oinarri erregulatzaileak onetsi dira, Iruñeko familia ugarien seme-alabak izanik, eskolako jantokietan bazkaltzen duten ikasleei dirulaguntzak emateko, 2003ko urtarriletik ekainera eta irailetik abendura bitarteko aldietan, ondoko baldintza orokorrekin bat:

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez ere: 100.000 euro.

Oinarriak jasotzeko: Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7- 9) eta Zapateria k., 40-3.ean.

Eskaerak aurkezteko: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7-9), eskatutako agiriekin batera. 2003ko urtarrila-ekaina aldirako eskaera berriak hamabost egun naturaleko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina (baldin eta gehieneko epea egun baliogabe batean amaitzen bada, eskabideak hurrengo egun baliodunean ere aurkeztu ahalko dira).

2002ko urriaren 28tik azaroaren 26ra bitartean aurkeztu eta dirulaguntza eskuratu duten eskaerak baliodunak dira, baldin eta ikastetxeak edo familiak ez badute jakinarazten adingabeak zerbitzua erabiltzeari utzi diola edo familiak deialdi honek arautzen duen dirulaguntzari uko egiten ez badio, betiere kontuan harturik aurreko egoeran gerta daitekeen edozein aldaketaren berri jakinarazteko bete beharra duela.

2003ko iraila-abendua eskola-aldirako eskaerak aurkezteko epea 2003ko irailaren 1etik 30era egonen da irekita, bi egun horiek barne.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren lauan. Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde.

Iragarkiaren kodea: A0303831