54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

52/2003 FORU AGINDUA, apirilaren 16koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, María Pilar Baztán Iriarte andrea Industri Segurtasunaren Zerbitzuko Kudeaketaren Koordinazio Administratiboaren Bulegoko burutzatik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. María Pilar Baztán Iriarte andrea Industri Segurtasunaren Zerbitzuko Kudeaketaren Koordinazio Administratiboaren Bulegoko burutzatik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru agindu honen berri ematea interesatuari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileria Zerbitzuari.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hamaseian._Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: CA114016