III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A L A R
Lizitazio iragarkia
Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Galar Zendeako Udalak, 2003ko apirilaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:
Kontratuaren xedea: Galar Zendeako Udalaren kirol eta kultur programak garatzeko laguntzaren lehiaketa.
Adjudikatzeko modua: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa.
Kontratazio aurrekontua: 42 euro/ikastordua.
Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago Galar Zendeako Udaletxean (Zaldibide kalea, 17, Getze-Galar).
Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.
Proposamenak aurkezteko toki-egunak: Udalaren erregistroan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Proposamen ekonomikoak noiz irekiko diren: Udaletxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, eguerdiko ordu bietan.
Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.
Getze-Galarren, bi mila eta hiruko apirilaren zazpian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: A0303827