54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ebazpenen jakinarazpena

Udalaren Osasun Ordenantza (animaliak edukitzeko arauak) hausteagatik, animaliak babesteari buruzko 7/94 Foru Legeari jarraituz Udaltzaingoak egin dituen salaketak eta haiei dagozkien zehapenak jakinarazi ahal izan ez direnez, 30/92 Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Titularra/gidaria: Gorka Palacios Gallego. Animalia: zakurra. Espedientea: 1196/02. Arau-haustea: eremu publikoan zakurra aske edukitzea, haren ardura inork ez duela (Pitbull arraza, Stanfordekin nahasia); OUOaren 12-19 artikulua eta 7/1994 Foru Legearen 2-7 artikulua 24.2 artikuluari dagokionez. Tokia: Karrika Nagusia, 16 (bakoitia). Eguna: 2002ko abenduzaren 31. Ordua: 12:25. Zenbatekoa: 150 euro.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabost egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, zehapena jarri duen organoari errekurtsoa paratzeko asmoaren berri eman ondotik; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, orobat ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita zortzian. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0303590