54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S L A B A

E D I K T U A

Eslabako Udalbatzak, 2003ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen, legeak eskatutako gehiengoa ordezkatzen baitu, Eslabako Planeamenduko Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala hasiera batez onestea, zeinak behin betikoz onetsi baitziren Nafarroako Hirigintza eta Ingurugiro Batzordeak (NHIB) 1989ko uztailaren 18an hartutako erabakiaren bidez (1989ko 96. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Aldaketak Udalaren katastroko 2. poligonoko 951 eta 959. lurzatiak (Natividad Bariáin Sola), 2. poligonoko 952 eta 958. lurzatiak (Carmen Bariáin Arbe) eta 2. poligonoko 953 eta 957. lurzatiak (Raimundo Goldaracena Aizcorbe) ukitzen ditu, Natividad Bariáin Sola, Carmen Bariáin Arbe eta Raimundo Goldaracena Aizcorbe jaun-andreek sustatu dute eta Miguel Ayape Bariáin arkitektoak prestatu du. Arkitektoaren lanak 2002ko azaroko data du, eta urte horretako abenduaren 2an ikus-onetsi zuen Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak.

Beraz, onespen erabakia, hirigintzako agiria eta bere espedientea jendaurrean egonen dira hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horregatik, udal bulegoetan dago, interesatuek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Eslaban, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Carlos Bariáin Bariáin.

Iragarkiaren kodea: A0303596