54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S L A B A

E D I K T U A

Eslabako Udalbatzak, 2003ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen, legeak eskatutako gehiengoa ordezkatzen baitu, Eslabako Planeamenduko Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala hasiera batez onestea, zeinak behin betikoz onetsi baitziren Nafarroako Hirigintza eta Ingurugiro Batzordeak (NHIB) 1989ko uztailaren 18an hartutako erabakiaren bidez (1989ko 96. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Aldaketak Udalaren katastroko 2. poligonoko 877. lurzatiari eragiten dio, Ana María eta María Luz Zaratiegui Ayape andreek sustatu dute eta Miguel Ayape Bariáin arkitektoak prestatu du. Arkitektoaren lanak 2003ko urtarrileko data du eta urte horretako urtarrilaren 22an ikus-onetsi zuen Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak.

Beraz, onespen erabakia, hirigintzako agiria eta bere espedientea jendaurrean egonen dira hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horregatik, udal bulegoetan dago, interesatuek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Eslaban, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Carlos Bariáin Bariáin.

Iragarkiaren kodea: A0303595