54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Hasiera batez onetsita Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala. 915. lurzatia

Orkoiengo Udalak, 2003ko martxoaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arau Subsidiarioetako aldaketa, hain zuzen ere 915. lurzatiari buruzkoa, Propisa enpresak sustatua, eta betiere José Luis Eransus Armendárizek eta beste batzuk prestatutako dokumentuari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 80. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aldaketa hori udal bulegoetan aztertu ahalko da eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkeztu, jendea hartzeko orduetan.

Orkoienen, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita hamaikan. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0303593