54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

41/2003 FORU AGINDUA, apirilaren 3koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Nieves Ciaurriz Zandueta andrea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Ekonomia Soziala Sustatzeko Bulegoko buru izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez. Izendatuek Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute nahitaez.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1.º Nieves Ciaurriz Zandueta andrea, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Ekonomia Soziala Sustatzeko Bulegoko buru izendatzen da bitarte baterako. Izendapenak 2003ko apirilaren 3az geroztiko ondorioak izanen ditu.

2. Foru agindu honen berri ematea interesatuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hiruan._Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: C3101358