54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I E R R I

Bearingo UE5eko urbanizazio proiektuaren eranskina, aldaketa bat dakarrena. Hasierako onespena

Udalbatza honetako alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen 2003ko martxoaren 27an:

Lehena._Hasiera batez onestea Bearingo UE5eko urbanizazio proiektuaren eranskina, 2003ko otsailaren 11n ikus-onetsia, Promociones Zarretak sustatua, argindar sarearen instalazioa aldatzen baitu goi tentsioko Lizarra-Urederra linea lur azpian sartuta Bearingo UE5etik 16. poligonoko 314. lurzatiraino.

Bigarrena._Hasiera batez onestea 2003ko martxoaren 25eko kudeaketa hitzarmena, Bearingo Kontzejuak, Deierriko Udalak, sustatzaileak eta urbanizazioak ukitutako jabeek sinatua.

Hirugarrena._Jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean, hala Bearingo UE5eko urbanizazio proiektuaren eranskina nola hori egiteko sinatu den kudeaketa hitzarmena, bi agiri horiek aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia paratuta.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Deierrin, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, Pedro Jesús Lizarraga Lezaun.

Iragarkiaren kodea: A0303543