54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F O N T E L L A S

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Fontellasko Udalak, 2003ko martxoaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, ondoren hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen:

Udalbatza honetako alkate udalburuak 2003ko urtarrilaren 21ean eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da 1. poligonoko 545.etik 552.era bitarteko lurzatien xehetasun azterlana (San Francisco Javier kaleko 6, 8, 10, 12, 14, 16, 18 eta 20 zenbakiak). Horren bidez, 8 etxebizitzaren eraikuntza arautuko duten lerrokadurak zehaztu nahi dira. Construcciones Virgen Del Olmo, S.A. enpresak sustatu du azterlana, Germán Velázquez Arteaga arkitektoak prestatua.

Jendaurrean egon da 15 eguneko epean, iragarkia paratuta 2003ko otsailaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan zabalpen handiena duten egunkarietako batean, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoa ikusirik, aho batez erabaki da:

_Behin betikoz onestea Construcciones Virgen Del Olmo, S.A. enpresak sustatu duen xehetasun azterlana, lehen aipatu diren lurzatietan lerrokadurak aldatzeko, aurkeztutako agiriei jarraikiz.

_Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

_Erabaki hau interesatuari igortzea.

Fontellasen, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita seian. Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: A0303534