54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R I A I N

Udal Planean, UI-7 unitateari buruzko aldaketa puntuala (Errekaldea industrialdea). Hasiera bateko onespena

Beriaingo Udalak, aurtengo martxoaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Beriaingo Udal Planeko aldaketa puntual bati buruzko espedientea. Aldaketa hori UI-7 unitateari buruzkoa da (Errekaldea industrialdea) eta Andrés, Miguel, José eta Francisco Redinek sustatu dute. Udalak agindu du, halaber, jendaurreko aldia hasteko, egungo legeriarekin bat hilabete iraunen baitu.

Bidezko alegazioak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, jendea hartzeko orduetan betiere.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, bi mila eta hiruko apirilaren batean. Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0303528