54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A R R A K A Z T E L U

2003ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsirik

Zarrakazteluko Udalak 2003ko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onestea erabaki zuen, 2003ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen quoruma zuela.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluari jarraikiz, espedientea Zarrakazteluko Udalaren idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zarrakaztelun, bi mila eta hiruko apirilaren batean. Alkatea, Constantino Alfaro Cortés.

Iragarkiaren kodea: A0303525