54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

99/2003 FORU AGINDUA, apirilaren 7koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, José Antonio Marquina Arregui jauna Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Zeharkako Tributuen Zerbitzuko Errekerimendu eta JEZeko Ataleko Zentsu eta Errekerimendu Bulegoko burutzatik kentzea xedatzen duena, berak eskatuta.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra._José Antonio Marquina Arregui jauna Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Zeharkako Tributuen Zerbitzuko Errekerimendu eta JEZeko Ataleko Zentsu eta Errekerimendu Bulegoko burutzatik kentzea, berak eskatuta, xedatzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Xedapen honek 2003ko apirilaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren zazpian._Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0304120