54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

2003ko plantilla organikoa

Oibarko Udalak, 2003ko martxoaren 29an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 5. kapituluan ezarritakoari jarraituz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233 eta 236. artikuluetan xedatutakoa kontuan harturik, onetsi egin dira 2003ko plantilla organikoa eta funtzionarioen izenen zerrenda:

Funtzionarioak

Idazkari 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: % 37.

Zerbitzu anitzetako 2 enplegatu. Sarbidea: oposizioa eta oposizio-lehiaketa. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 40.5 artikuluan ezarritako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: % 12.

Administrari-ofizial 1. Sarbidea: oposizioa. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko testu bateginaren 40.5 artikuluan ezarritako osagarria: 12%. Lanpostuko osagarria: % 12.

Zerbitzu anitzetako 2 enplegatuak eta administrari-ofiziala 1994ko abenduaren 1ean bilakatu ziren funtzionario, 1994ko urriaren 27an Alkatetzak eman Ebazpenaren bidez. Ebazpen hori 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 1994ko abenduaren 2an.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Jesús Garde Mozaz jauna. Idazkaria. Jaiotze-data: 1951 abenduaren 27a. Egoera administratiboa: jardunean. 2002ko abenduaren 31n onartutako zerbitzuak: 24 urte, 11 hilabete, 27 egun. Maila: A. Gradua: 4.

Antonio Martínez Sanzol jauna. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Jaiotze-data: 1962ko irailaren 21a. Egoera administratiboa: jardunean. 2002ko abenduaren 31n onartutako zerbitzuak: 17 urte, 5 hilabete, 11 egun. Maila: C. Gradua: 4.

Miguel Angel Aldunate Garro jauna. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Jaiotze-data: 1959ko irailaren 29a. Egoera administratiboa: jardunean. 2002ko abenduaren 31n onartutako zerbitzuak: 17 urte, 1 hilabete, 5 egun. Maila: C. Gradua: 3.

María Josefa Erdozain Azcarate andrea. Administrari-ofiziala. Jaiotze-data: 1950eko martxoaren 3a. Egoera administratiboa: jardunean. 2002ko abenduaren 31n onartutako zerbitzuak: 17 urte, 1 hilabete, 13 egun. Maila: C. Gradua: 3.

Oibarren, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita bederatzian. Alkatea, Luis Maria Burguete Lacalle.

Iragarkiaren kodea: A0303587