54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsita

Oibarko Udalak, 2003ko martxoaren 29an egin osoko bilkura berezian, aho batez eta legez eskatutako quorumarekin, erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Oibarko Udalaren 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, bai eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura aurrekontuan egindako aldaketak ere. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 269. artikulutik 276.era eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

2. Hasierako onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Oibarren, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita hamaikan. Alkatea, Luis Maria Burguete Lacalle.

Iragarkiaren kodea: A0303585