54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Euri-uren kolektore komun eta berriaren obraren kostuak banatzeko proiektua. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2003ko otsailaren 28an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

A._Hasiera batez onestea kolektore komuna egiteko obraren kostuak banatzeko proiektua, hain zuzen ere hirigintzako jarduketa hauei dagokiena: Hegoaldeko etxebizitzetarako sektorea, Hegoaldeko industri sektorea eta Mendikur etxebizitzetarako sektorearen handitzea. Banaketa, betiere, aipatu sektoreek duten aprobetxamenduaren araberako proportzioan eginen da.

B._Proiektua jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

C._Epe hori alegaziorik gabe iragaten bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Orkoienen, bi mila eta hiruko otsailaren hamarrean. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0303456