54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Jakinarazpen ediktua

Zirkulazioari buruzko Erregelamendua hausteagatik alkate jaunak 2003ko otsailaren 19an eman ebazpena jakinarazterik izan ez denez, argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa betetzeko.

"Ikusirik Foruzaingoak aurkeztutako salaketa, 31/004626995/6 zenbakiko espedientea duena, Javier Pezonaga Asiain jaunaren aurka, helbidea Iruñeko Crispín pintorearen kaleko 10 zenbakiko 5.A atean baitu, NA-3869-BB ibilgailuaren gidaria izanik, 2003ko urtarrilaren 13an, 12:50etan, behar den arreta paratu gabe gidatzeagatik (sakeleko telefonotik hizketan) Arazuri-Orkoiengo poligonoan, Volswagenen 4 zenbakiko atearen ondoan.

Ondokoa ebatzi dut:

1._J. Javier Pezonaga Asiain jaunaren aurka zehapen espedientea irekitzea, helbidea Iruñeko Crispín pintorearen kaleko 10 zenbakiko 5. A atean baitu, egotzitako egintzen ondoriozko erantzukizunak zehazteko eta bidezko zehapena aplikatzeko, 60,00 euro egiten baitu.

2._Interesatuari 15 egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, alegazioak aurkez ditzan eta prozeduran entzutea izan dezan, eta horretarako idazkia aurkeztu behar du Orkoiengo Udalean edota azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietako batean".

Orobat, jakinarazten zaio prozedura tramitatu eta ebazteko epea hiru hilabetekoa dela, ebazpen honen egunetik aitzina.

Epe hori iraganda ebazpenaren jakinarazpenik jaso gabe, eta jakinarazpena egitera saiatu dela espedientean behar bezala egiaztatzen ez bada, prozedura iraungiko da eta jarduerak artxibatuko, epe horretan eman daitekeen ebazpen espresuak ezartzen duena ukatu gabe.

Prozedura ebatzi eta ebazpena jakinarazteko epea eten eginen da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluak dioen gisara, akatsak zuzentzeko eta agiriak edo erabakiak hartzeko bestelako datuak ekartzeko errekerimendua egiten zaionean.

Orkoienen, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita zortzian. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0303455