54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

2003ko aurrekontu orokorrak hasiera batez onetsita

Orkoiengo Udalak, 2003ko martxoaren 28an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

A._Hasiera batez onestea 2003ko aurrekontu orokorren espedientea, udal patronatuen aurrekontuak ere biltzen dituena, eta Udalaren plantilla organikoa.

B._Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

C._Epe hori alegaziorik gabe iragaten bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Orkoienen, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita hamaikan. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0303454