54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Esteribarko Udalak, Alkatetzak 2003ko martxoaren 28an eman 42/03 ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Ollokiko AR 1eko 15. lurzatiari buruzko xehetasun azterlana, Iprourban 2000, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Esteribarren, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita zortzian. Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: A0303448