54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batez onetsirik

Esteribarko Udalak, 2003ko martxoaren 28an egin bilkuran, erabaki hau hartu zen:

(*) Esteribarko Arau Subsidiarioetan 33. poligonoko 3, 5 eta 44. lurzatiak (Eugikoak) ukitzen dituen aldaketa puntuala izapidatu du Eugiko Kontzejuak. Aldaketa hori dela eta, hau erabaki da aho batez.

a) Gorago aipatu den Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala hasiera batez onestea.

b) Jendaurrean egonen da espediente hori hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkezteko.

Esteribarren, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita zortzian. Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: A0303447