54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ANTZIN-AMESKOAKO GIZARTZE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2003ko aurrekontu orokorra eta plantilla organikoa hasiera batez onetsita

Antzin-Ameskoako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, bi mila eta hiruko martxoaren hamabian egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2003ko aurrekontua eta plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Antzinen, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita lauan. Mankomunitateko burua, Miren Josune Ibañez Mujica.

Iragarkiaren kodea: A0303416