54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

UO1T unitatearen xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Arangurengo Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen apirilaren 7an, hasiera batean onesteko Arangurengo Udalaren Arau Subsidiarioetako UO1T unitatearen (Taxoare) xehetasun azterlana, Beatriz Zalba Goñik sustatua.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Legeko 76. artikuluan xedatua betetzeko. Interesatu guztiek ikusten ahalko dute espedientea eta horri buruzko alegazioak aurkeztu, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Mutiloabeitin, bi mila eta hiruko apirilaren zazpian. Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: C3100448