54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Pasabideen ordenantza fiskaleko aldaketa

Azkoiengo Udalak behin betikoz onetsi zuen Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea xedatu zuen. Hona hemen:

"16. artikulua. Pasabiderako lizentzia eskuratzeko, eskatzaileek egiaztatu behar dute:

1. Autoak gordetzeko lokalak badira (garaje-tailerrak, bizilagunen elkarteak, etab.).

A) Gau eta eguneko pasabideak, 150 metro baino gehiagoko azalera duten garajeetarako. Eskaria eta irekitzeko lizentzia, garaje jarduerarako.

B) Gau eta eguneko pasabideak, 150 metro baino gutiagoko azalera duten garajeetarako.

a) Eskaria.

b) Legez garaje aparkalekua izatera behartutako eraikina izatea.

c) Borondatez izatea, gutienez ere bortz ibilgailuk benetan erabiltzeko, hauendako bakarrik erabiliko den espazioa izanik, bakoitzerako sarrera eta irteera librea izanen duena. Horretarako, krokis akotatua aurkeztuko da, edukiera eta ibilgailuen zirkulazioa egiaztatzeko, baita eskatzailearen aitorpena ere, lokala erabiliko duten ibilgailuen matrikulak eta jabeak jasoko duena.

C) Ordukako pasabideak: eskaria.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenbizikoa._Gaur egun diren gau eta eguneko pasabideetarako, 2003ko ekainaren 30a arteko denbora eman da, haien erregularizazioari ekiteko, haien baldintzak egiaztatuz.

Bigarrena._Udaltzaingoak gaur egun diren gau eta eguneko pasabide guztien ikuskapena eginen du eta baldintza horiek betetzen ez dituztenen zerrenda eginen da."

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326 artikuluan xedatutakoa betez.

Azkoienen, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita zortzian. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: C3090069