54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

E D I K T U A

Aditzera ematen zaio Pilar Fernández Portillo andreari, azken helbide ezaguna San Tirso kalea, Oteitza (Nafarroa) duenari, Corellako alkate jaunak, 2002ko abenduaren 13an honako ebazpen hau eman zuela:

"José Javier García Arellano jaunak, Corellako Udaleko alkate udalburuak, Pedro Sesma Arriazu jaunak aurkeztutako 02-4418 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa dela-eta Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak emandako probidentzia betetzeko; izan ere, Corellako Udalako Alkatetzak 2002ko irailaren 9an emandako ebazpenaren aurkakoa zen gora jotzeko errekurtso hori, eta ebazpen hori administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdikoa zen, onetsitako izangaien behin-behineko eta behin betiko zerrendei buruzkoa, hain zuzen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduko 12. artikuluko xedapenak betetzeko, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuari jarraikiz,

Ondokoa ebatzi dut:

Lehena._Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea 02-4418 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoaren administrazio espedientearen kopia eginbidetua.

Bigarrena._Ebazpen honen espedienteari erantsitako alegazio txostena onestea, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuko 12.3 artikuluari jarraikiz.

Hirugarrena._Ebazpen hau jakinaraztea espedienteko interesatu guztiei, eta deia egitea Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen 10 egun balioduneko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita.

Laugarrena._Auzitegira agertzeko deiaren jakinarazpena sartzea aipatutako Auzitegira igorriko den administrazio espedientean.

Bosgarrena._Ebazpen hau igortzea Nafarroako Administrazio Auzitegira."

Horren guztiaren berri ematen dizut espedientean interesatu gisa agertzen zarelako, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan, eta dei egiten dizut Administrazio Auzitegira ager zaitezen hamar eguneko epean."

Corellan, bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0303138