54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Kalifikazio juridikoa aldatzeari buruzko espedientea

Herri honetako Udalak, 2003ko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mokarteko Plan Partzialeko UE2ko 2-4-2 lurzatiaren puska baten kalifikazio juridikoa aldatzeari buruzko espedientea, jabari publikokoa izatetik ondarekoa izatera igarotzeko. Lurzati horrek 332 metro karratu ditu eta espedientearen eranskineko planoan dago zehaztuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez.

Uharten, bi mila eta hiruko martxoaren hogeian. Alkatea, José Iriguibel López.

Iragarkiaren kodea: C3080099