42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A C E D O

Kalifikazio juridikoaren aldaketa eta soberako lurzatiaren deklarazioa

Acedoko Kontzejuak, 2003ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, ondoren hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen, erregelamenduzko quorumarekin:

a) Ondorengo lurra soberako lurzati deklaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 102 eta 103. artikuluetan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 128. artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan:

24 metro karratuko lurra, muga hauek dituena: iparraldean, kalexka; hegoaldean, José Luis Gambra Soto; ekialdean, José Luis Gambra Soto eta mendebaldean, kalea.

Soberako lurzati deklaratzearen eta kalifikazio juridikoa aldatzearen helburua da lur hori jabe mugakideari adjudikatzea, alegia, José Luis Gambra Sotori.

b) Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia jarrita Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Kontzeju honen iragarki oholean, interesatuek aztertu eta, nahi izanez gero, erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Acedon, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita seian. Alkate kontzejuburua, José Luis López de Dicastillo González.

Iragarkiaren kodea: a0302684