42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

E D I K T U A

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, argitara ematen da ondotik zehazten den ebazpenaren jakinarazpena, helbide ezagunean saiaturik ezin izan baita jakinarazi.

Alkatetzaren 12. Ebazpena, Larraintzarren (Ultzama) emana 2003ko otsailaren 5ean.

Alkatetzaren 2002ko urtarrilaren 23ko Ebazpenaren bidez erabaki zen Juan José Esandía Huárriz jaunak eraitsi egin behar zuela eraikin nagusiari atxikitako egurtegia, Arraitz-Orkingo (Ultzama) 9. poligonoko 325. lurzatian, lizentziarik gabe egindako obra hori legeztaezina eta indarra zuen hirigintzako araudiaren aurkakoa izateagatik.

Alkatetzaren 2002ko azaroaren 6ko Ebazpenaren bidez, behin iraganik goian aipatu ebazpenean emandako epeak, interesatuari errekerimendua egin zitzaion agindutako eraispena egiteko, bestela, interesatuaren ordez eta beraren kontura, Administrazioak izendatutako kontratistak eginen zuela ohartarazirik. Errekerimenduan emandako epea iragan da hartan eskatutakoa egin gabe, 2003ko urtarrilaren 17ko ikuskapenari buruzko txostenean ageri denez.

Administrazioak ahalmena du agintzen dituen egintzak interesatuen ordez eta haien kontura egiteko, bere organo eta zerbitzuen bitartez nahiz besteren bitartez, salbu eta agindutako egintza interesatuak berak egin beharrekoa denean ezinbestez.

Aipatu aurrekariak ikusirik, eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 91. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik,

Ebatzi dut:

1. 2002ko urtarrilaren 23ko RALean agindutako eraispen obrak, jabearen ordez eta beraren kontura, Administrazioak izendatutako kontratistak egin ditzala agintzea.

2. Felipa Fernández Segura arkitekto teknikoari eskatzea eraispen proiektua egiteko, obrak zuzentzeko eta fase guztietan segurtasun eta osasun gaiak koordinatzeko, 1.394,32 euroko prezioan.

3. Interesatuari errekerimendua eginen zaio 2.901,59 euro ordaintzeko, ordezko betearazpenak eraginen dituen gastuen behin-behineko likidazioa, hain zuzen ere, Iruñerriko EEZBko hirigintzako aholkularitza zerbitzuko arkitekto teknikoak 2002ko urriaren 24an emandako balorazio txostenaren arabera. Horrek ez du ezertan galaraziko behin betiko likidaziotik ateratzen dena ordaindu beharra.

Likidazio hori Udalaren Diruzaintzan ordaindu beharko da, 30 egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina. Ordaintzen ez bada, epea bukatutakoan premiamendu bidez ordainaraziko da.

4. Ebazpen hau Juan José Esandía Huarriz jaunari eta Felipa Fernández Segura andreari igortzea, bidezko ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen dizut jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber ohartarazten dizut ezen erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat para dezakezula, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.

Larraintzarren (Ultzama), bi mila eta hiruko otsailaren hogeita seian. Alkatea, Julio Indaberea Osinaga.

Iragarkiaren kodea: B0302545