42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen publikoa egiten zaio salatuari, José Ramírez Casillas jaunari, azken helbide ezaguna Zizur Nagusiko Zabalgaina kaleko 15-2.a, A atean baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua) hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak izapidatutako 1081/02 zehapen espedientearen ildoan.

Frogatutzat jotzen den egitea: 2002ko urtarrilaren 23an, 11:27an, 9029-BZC ibilgailuaren kontrako salaketa egin zen, marra horiz seinalatutako toki debekatuan aparkatzeagatik, Pío Loperena eta San Juan kaleen artean. Arau-hauste larria da, 13/92 Errege Dekretuaren 91.2 artikuluaren arabera.

Interesatuari, José Ramírez Casillas jaunari, kargu plegua igorrita, helbidea Zizur Nagusiko Zabalgaina kaleko 15-2.a, A atean baitu, alegazioak aurkeztu zituen behar den moduan eta epean, baina horiek ez dute egindako eta salatutako egitatea inola ere baliogabetzen; izan ere, debekuaren seinalea duen tokian aparkatzea 13/92 ZEOn behar bezala zehaztutako debekua da.

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluan, 68.2 artikuluarekin bat, xedatzen denari jarraituz, 96 euroko zehapena proposatzen zaio alkateari, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du, alegazioak egiteko eta bere alde komenigarriak iruditzen zaizkion frogak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta hiruko otsailaren hamaikan. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0302530