42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

E D I K T U A

Aditzera ematen zaio Manelsa, S.L.L.ri, azken helbide ezaguna Berriozarko San Agustin, 17-beheitia izan baitu, ezen, 2003ko otsailaren bortzean, Berriozarko Alkatetzak ondoko ebazpena eman duela (otsaila 06/03) eta jakinarazten zaizkio, orobat, haren kontra paratzen ahal dituen errekurtsoak. Hona hemen:

"2002ko azaroaren 21ean eman zitzaion Manelsa, S.L.L.ri jarduerarako (kaltegabea) lizentzia, elektrizitateko materialen biltegirako, Berriozarko San Agustin, 17-beheitian, neurri zuzentzaile jakin batzuen eraginkortasuna frogatzeko baldintzapean.

Jakinik jarduera sailkatu hori abian dela irekitzeko behar den lizentziarik izan gabe:

Hau ebatzi dut:

Errekerimendu egitea Manelsa, S.L.L.ri bere egoera erregulariza dezan bi hilabeteko epean, Udal honetan irekitzeko behar den lizentziarako eskaera aurkeztuz, Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko erregelamenduko 20. artikuluari eta Zerbitzuen erregelamenduko 22. artikuluari jarraikiz, eta ohartaraztea Alkatetza honek jarduera itxiko diola bertzenaz, hala ezartzen baita aipatutako erregelamenduko 33. artikuluan.

Bi hilabeteko epe horretan entzunaldia ematen zaio, bere interesen alde egokia iruditzen zaiona alegatzeko aukera izan dezan". Sinatua: Benito Ríos Ochoa, Berriozarko Udaleko alkate udalburua.

Erabaki honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, baina interesatuek, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1.992 Legeko 107.1 artikuluan (1992ko 285. "Estatuko Aldizkari Ofiziala", azaroaren 27koa) ezarritakoari jarraikiz, haren aurkako alegazioak aurkezten ahalko dituzte eta, betiere, prozedura honi amaiera ematen dion ebazpena errekurritzen ahalko dute.

Jakinarazten da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Berriozarren, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zazpian. Idazkari orokorra, Tomás Mena García.

Iragarkiaren kodea: A0302419