42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BIDAUSI MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsirik

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2003ko 17. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 7an. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

1._Kreditu gehikuntza.

1-314-16001 kontusaila. "Langileen gizarte segurantza", 300,00 euro.

Finantzaketa:

1-870 kontusaila. "Diruzaintzako gerakinak gastu orokorretarako", 300,00 euro.

2._Kreditu berezia.

1-012-941 kontusaila. "Fidantzaren itzulera, A. M. Vizcay", 961,62 euro.

1-446-624 kontusaila. "Kamioi trinkotzailea erostea", 135.700,60 euro.

Finantzaketa:

1-870 kontusaila. "Diruzaintzako gerakinak gastu orokorretarako", 136.662,22 euro.

3._Kreditua handitzea.

1-446-624 kontusaila. "Kamioi trinkotzailea erostea", 19.194,73 euro.

Finantzaketa:

1-454 kontusaila. "NILSA: kudeaketa gastuetarako ekarpena", 19.194,73 euro.

Garraldan, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zortzian. Mankomunitateburua, José Ignacio Dufur Oharriz.

Iragarkiaren kodea: A0302375