42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Ondotik zehazten diren zehapen espedienteei hasiera eman zaiela jakinarazi ahal izan ez denez, Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoari jarraituz, argitara ematen da ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren iragarki oholean.

Salatua: Julio Taravilla López jauna (N.A.N.: 72684608). Ebazpen edo eginbidearen eguna: 2003ko urtarrilaren 9ko RMA (6/MA). Ustezko arau-haustearen arrazoia: 40/1498/02 espedientea. Zakurra aske, muturrekorik eta lizentziarik gabe. Isunaren zenbatekoa: 450 euro eta 2.404 euro. Urratutako arauak: 13.2.d eta 13.1.b artikuluak, 50/1999 Foru Legea.

Salatua: Asier Vizcay Apezarena jauna (N.A.N.: 44628717). Ebazpen edo eginbidearen eguna: 2003ko urtarrilaren 15eko RMA (7/MA). Ustezko arau-haustearen arrazoia: 40/2174/02 espedientea. Zakurra aske. Isunaren zenbatekoa: 90 euro. Urratutako arauak: 7/1994 Foru Legearen 24.2h artikulua.

Salatua: Cristóbal Cruz Latorre jauna (N.A.N.: 44619471). Ebazpen edo eginbidearen eguna: 2003ko urtarrilaren 20ko RMA (7/MA). Ustezko arau-haustearen arrazoia: 40/2288/02 espedientea. Etxabetik heldu den asotsa. Isunaren zenbatekoa: 721 euro. Urratutako arauak: 24. artikulua, 135/1989 Foru Dekretua.

Salatua: Luis Alfonso Anso Gil jauna (N.A.N.: 33431976). Ebazpen edo eginbidearen eguna: 2003ko urtarrilaren 15eko RMA (10/MA). Ustezko arau-haustearen arrazoia: 40/2301/02 espedientea. Etxebizitzatik heldu den asotsa. Isunaren zenbatekoa: 120 euro. Urratutako arauak: 24. artikulua, 135/1989 Foru Dekretua.

Hamabortz egun baliodunean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, espedientatuak alegazioak nahiz frogak proposatu eta agiriak nahiz argibideak aurkezten ahalko ditu, betiere idatziz, Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean, edota azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietako batean.

Halaber, aditzera ematen da espedientea interesatuen eskura dagoela Ingurugiro eta Osasun Alorreko bulegoetan (San Saturnino karrika, 2) eta hantxe aztertzen ahalko dutela, lanegunetan, 8:00etatik 14:00etara.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita batean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo

Iragarkiaren kodea: A0302340