42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

E sektoreko banaketa eremuaren eta eredu-aprobetxamenduaren aldaketa behin betikoz onetsita

Azkoiengo Udalak, 2002ko urriaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea arauen aldaketa, hain zuzen ere, Arau Subsidiarioetako E sektorearen (Recueja) banaketa eremua eta eredu-aprobetxamendua aldatzen dituena, hala Arga ibaiaren ibilgu zaharreko zati baten aprobetxamendua kentzen baita.

Eta hori dena argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 116.3 artikuluan 127. artikuluari dagokionez ezarritakoa betetzeko, eta adierazten da erabaki edo egintza honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, jurisdikzio horri dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, honako bi hauetako bat:

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik.

Berraztertzeko errekurtsoa, erabakiaren edo egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik.

Azkoienen, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zazpian. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: C3056189