42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

201/2003 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, Erreniegako tuneletako elikapen linea elektrikoek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egoteko aldia ebatzi eta okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herri Lan zuzendari nagusiak uztailaren 5ean eman 590/2001 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen "Iruña-Logroño autobia, Zizur Nagusia-Gares tartea, egiteko proiektua" eta jendaurreko epea ebatzi zen.

Autobia horretan egin behar diren Erreniegako tuneletako elikapen linea elektrikoek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen abenduaren 23ko 1095/2002 Ebazpenaren bidez. Ebazpena 2003ko 6. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 13an.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du alegazio aldian honako hauek aurkeztu direla:

_1. alegazioa. Carlos Echeverría Erro jauna.

1. Bere eskubideak urratu dituztela, informazioa zuzenean eman ez diotelako.

2. Haren ustez, proiektuan euskarri gehiegi agertzen da eta egokia litzateke haien banaketa berri bat egitea.

3. 202, 215 eta 260 A lurzatietako euskarriak finken mugetan jartzeko eskatu du. Ezin bada hori egin, gutxieneko distantzia bat egon beharko luke finketako mugen eta euskarrien artean nekazaritzako makineria erraz pasatu ahal izateko.

4. Haren ustez, bide ertzean eta aurretik desjabetutako finkako puskan euskarri bana jarriz gero, 260 B lurzatian ez litzateke inolako euskarririk beharko.

Erantzuna:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda argitaratu zen 2003ko urtarrilaren 13an, 2003ko 6. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean zabalduen dauden bi egunkarietan, horrela bete baitzen nahitaezko desjabetzapenari buruzko legeria.

2. Alegazio egileak proposatutakoa aztertu ondoren, ondorioztatu da alegazio egilearen lurzatietako euskarri kopurua murrizterik ez dagoela.

3. Alegatutakoa kontuan hartuta, jendaurreko informazioan aurreikusitako euskarrien kokapena aldatu da. Lurzatietako mugetan jartzerik egon ez bada ere, euskarrien eta lurzatietako mugen artean leku nahikoa bada nekazaritzako makineria pasatzeko.

4. 260 B lurzatian ez da euskarririk jarriko, 260 A lurzatian jarriko da eta.

_2. alegazioa. Luis Pérez Ciriza jauna.

203 lurzatiko dorrearen kokapena aldatu eta mugan jartzeko eskatu du.

Erantzuna:

Alegaturikoa onartu da. Dorrea jarriko da 203 eta 204 lurzatien arteko mugan.

_3. alegazioa. Clemente Martínez Ciriza jauna.

1. poligonoko 337. lurzatiko dorre kopurua murrizteko eskatu du, bai eta horiek lurzatietako mugetan jartzeko ere.

Erantzuna:

Jendaurreko informazioan hiru dorre agertzen ziren. Orain, eraikuntzako proiektua aztertuta, bira murriztu dira. Bi dorreetatik bat jarriko da lurzati honek 318 A lurzatiarekin egiten duen mugan, baina bestea, berriz, ezin da mugan jarri.

Aurkeztutako alegazioen eta proiektuan egindako egokitzapenen ondorioz, ukipenen zerrendan aldaketak daude jendaurrean jarri zenetik. Hona hemen aldaketak:

UKITUTAKO ZERBITZUEN ZORTASUNA

ZIZUR ZENDEAKO UDAL MUGAPEA

CZ-01/ET JAUREGUI SANMARTIN, DOROTEA 352 9 Elektrikoa 10 272 Alorra

Navarro Villoslada, 11-6.I. Iruña

LOPEZ IRUBARREN, BASILIO

Zizurko ingurabidea, 56-Zizur Txikia

LABIANO LOPEZ, J. EMILIO

Yanguas y Miranda, 17-4.a.Iruña

LOPEZ IRIBARREN, JAVIER

Fuente del Hierro, 3-4.A. Iruña

CZ-16/ET JAUREGUI SAN MARTIN, DOROTEA 440 9 Elektrikoa 11 300 Alorra

Navarro Villoslada, 11-6.I. Iruña

LOPEZ IRIBARREN, BASILIO

Zizurko ingurabidea, 56. Zizur Txikia

LABIANO LOPEZ, J. EMILIO

Yanguas y Miranda, 17-4.a. Iruña

LOPEZ IRIBARREN, JAVIER A.

Fuente del Hierro, 3-4.A. Iruña

CZ-18/ET AYERRA ARMENDARIZ, JESUS 894 18 Elektrikoa 11 303 Alorra

Iturritxes etorb. Asterain

CZ-21/ET ASTERAINGO KONTZEJUAREN HERRILURRAK 240 0 Elektrikoa 11 305A Larrea

Asterain

UTERGAKO UDAL MUGAPEA

UT-01/ET SANMARTIN BAZTAN, FERNANDO 1220 18 Elektrikoa 1 313A Alorra

K. Nagusia. Uterga

SANMARTIN BAZTAN, RODOLFO

Ezkien plaza, 4-15.B. Barañain

UT-03/ET SANMARTIN BAZTAN, JOSE JAVIER 1336 27 Elektrikoa 1 318A Alorra

Ezkien plaza, 4-4.D. Iruña

UT-04/ET MARTINEZ CIRIZA, CLEMENTE 836 18 Elektrikoa 1 337 Alorra

Planillo. Faltzes

MARTINEZ CIRIZA, TERESA

Fausta Elorz etorb., 13-1.a. Faltzes

MARTINEZ CIRIZA, JOAQUIN

MARTINEZ CIRIZA, FCO. JAVIER

UT-08/ET ARMENDARIZ MUGICA, JOSE MARIA 148 0 Elektrikoa 1 372 Alorra

La Asunción, 1. Uterga

UT-12/ET JIMENEZ ANIZ, JOSE JOAQUIN 82 0 Elektrikoa 1 376D Larrea

Las Heras, z.g. Uterga

JIMENEZ ANIZ, ROSARIO

UT-15/ET MUGUERZA GAMBRA, ALICIA 260 0 Elektrikoa 1 905 Alorra

K. Nagusia, 5. Uterga

UT-16/ET MARTINEZ FERNANDEZ, UMBERTO 440 9 Elektrikoa 1 903.ª Larrea

Doña Fausta Eloriz, 13-1.a. Faltzes

UT-21/ET ALDAZ JAEN, FRANCISCO JESUS 588 9 Elektrikoa 1 898 Alorra

Iruñako etorbidea, 4-6.a. Barañain

UT-23/ET ERASO ARRAIZA, AUREA 212 0 Elektrikoa 1 893 Alorra

K. Nagusia, 50. Uterga

Nafarroako Gobernuak, abuztuaren 5eko 182/2002 Foru Dekretuaren bidez, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa zela adierazi zuen.

Horiek horrela, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposaturikoarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/1999 Foru Aginduaren bidez emandako ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan adierazitakoari jarraikiz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. Erreniegako tuneletako elikapen linea elektrikoek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egoteko aldia ebatzi, Ebazpen honen xedapen zatian adierazi moduan, aurkeztutako alegazioei erantzuna emanez.

2. Erreniegako tuneletako elikapen linea elektrikoek ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea apirilaren 14 eta 15ean Zizur Zendeako eta Utergako udaletxeetan ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, kasua bada, behin betiko okupazioarenak egiteko.

3. Egintza horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

4. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Komunitateko bi egunkaritan eta Zizur Zendeako eta Utergako udaletxeetan. Halaber, ohartaraztea honako hau argitaratu dela Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako.

5. Ukituriko titularrei dei egitea banakako zitazio zedula baten bidez.

6. Ebazpen hau igortzea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura, Desjabetzapen Atalera, Zizurko Zendeako eta Utergako Udaletara eta alegazio egileei, bidezko ondorioetarako.

7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta bere aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, Ebazpen honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek Ebazpenaren kontrako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, epe horretan berean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44.1 artikuluan aurreikusitako errekerimendua egiten ahalko dute, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita batean._Herri Lan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: C3081833