42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

318/2003 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Torralba del Rioko lurzati berrantolamenduari dagokion Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlana jendaurrean jartzen duena, Obren eta Lurralde Hobekuntzen Planarekin batera. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak sustatu du.

Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien Zuzendaritza Nagusiak 2001eko azaroaren 26an emandako Ebazpenaren bidez, lurzati berrantolamenduaren behin betiko oinarriak onetsi ziren. Onespen hura Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak indarra hartu aurrekoa denez, eta aipatu foru legearen xedapen iragankorretan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da tramitatzea, lurzati berrantolamenduko prozesuetan ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa arautzen duen 237/1999 Foru Dekretuak agindu bezala.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak Torralba del Rioko lurzati berrantolamenduari dagokion Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlana aurkeztu du, Obren eta Lurralde Hobekuntzen Planarekin batera, 237/1999 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera tramitatzeko.

Ikusirik Ingurumenaren Kalitatearen Zerbitzuaren txostena, agiri guztiak daudela adierazi eta ingurumenaren gaineko eragin nabarmenenak aztertu, neurri zuzentzaileak proposatu eta Ingurumenaren Zainketa Plana biltzen duena.

Horrenbestez, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuko 3.1.b) artikuluarekin bat, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eginkizunen arabera,

EBATZI DUT:

1. Torralba del Rioko lurzati berrantolamenduari dagokion Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlana hogeita hamar egun baliodunez jendaurrean jartzea, Obren eta Lurralde Hobekuntzen Planarekin batera. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak sustatu du. Hori hala eginen da lurzati berrantolamenduko prozesuetan ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa arautzen duen ekainaren 21eko 237/1999 Foru Dekretuko 7. artikuluan xedaturikoaren arabera.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Iruñeko Alondegi kaleko 1eko 1. oinean) eta Torralba del Rioko udaletxean egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da egokiak diren alegazioak idatziz aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua betetzeko Erregelamenduaren 22. artikuluan ezarririkoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Torralba del Rioko Udalari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren seian._Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: A0301542