42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

Martxoaren 11ko 496/2003 EBAZPENA, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Vianako udalerrian, Embalse de las Cañas (Salobre) delakotik Longar ibaira gainezkabide eta hustubide bat egiteko obren kontratazioa, lehiaketa irekiaren bidezkoa, onesten duena.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lizitaziorako deia egin du obra-kontratazio baterako, hain zuzen ere Vianako udalerrian, Embalse de las Cañas (Salobre) delakotik Longar ibaira gainezkabide eta hustubide bat egiteko obrena, honako baldintza orokor hauen arabera:

_Kontratuaren xedea: Vianako udalerrian, Embalse de las Cañas (Salobre) delakotik Longar ibaira gainezkabide eta hustubide bat egiteko obren kontratazioa.

_Esleitzeko modua: esleipena lehiaketaren bidez eginen da.

_Hasierako prezioa: hasierako prezioa, gehienez ere, 260.546,86 euro izanen da, BEZa barne.

_Lanak egiteko epea: sei hilabete.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: proposamenak iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita zortzigarren egun naturaleko 14:00ak arte aurkezten ahal dira, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren Erregistroko bulegoetan (Alondegiaren kalea, 1-2.a).

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

_Proposamenak jendaurrean irekitzeko toki-egunak:

3. kartazala, proposamen ekonomikoa biltzen duena irekitzeko eguna: proposamenak aurkezteko epea bete eta hamabosgarren egun naturalean.

Administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Idazkaritza Teknikoa), Alondegi kalea, 1.a, 2. solairuan, eta Interneteko helbide honetan: http://www.cfnavarra.es/medioambiente.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamaikan._Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ...........(e)n, .............. kaleko ....an duenak, bere izenean (edo ............................... ordezkatuz), .........................................................ko lanak lehiaketa bidez esleitzeko prentsan argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektua arautzen duten agindu teknikoen eta klausula administratibo eta partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ................ (zenbakiz) euroren truk.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0303109