42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

136/2003 FORU AGINDUA, martxoaren 21ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako ikastetxe publikoetako D.B.H.ko teknologia-ikasgeletarako ekipo informatikoak erosteko, 283.500 euroko gastua egiteko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du Nafarroako ikastetxe publikoetako D.B.H.ko teknologia-ikasgeletarako ekipo informatikoak erosteko, honako baldintza orokorrei jarraituz:

_Modalitatea: lehiaketa.

_Xedea: Nafarroako ikastetxe publikoetako D.B.H.ko teknologia-ikasgeletarako ekipo informatikoak.

_Aurrekontua: 283.500 euro.

_Proposamenak aurkezteko toki-egunak: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun baliodunera arte, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan baimendutako edozein bideren bitartez.

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta hamabigarren egun balioduneko 12:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako bilera gelan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Inbertsio Zerbitzuaren web orrian (http://www.cfnavarra.es/inversioneseducacion), eta Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoko telefono zenbaki hauetara deituz gero, pleguak jasotzeko helbidea emanen dute: 948-426530 eta 948-426606.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita batean._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

PROPOSAMEN EREDUA

........................ jaun/andreak, ...........(e)koak, ........ren izenean, Nafarroako ikastetxe publikoetako D.B.H.ko teknologia-ikasgeletarako ekipo informatikoak erosteko 2003ko .....aren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitara eman zen iragarkiaren berri izanik, eta hori arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du bere gain hartuko duela horniketa, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta horretarako honako eskaintza hau egiten du:

PREZIOA EMATEKO

(Data eta proposatzailearen sinadura)

Lote bakarra._Ordenagailuak eta inprimagailuak: 283.500 euro.

Iragarkiaren kodea: A0303289