42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

705/2002 FORU AGINDUA, abenduaren 27koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Agiritegi Orokorreko notario-protokoloak karpetatu eta deskribatzeko planaren hirugarren faseko lanen kontratazioarako gastua eta administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguak onesten dituena.

Nafarroako Agiritegi Orokorreko notario-protokoloak karpetatu eta deskribatzeko planaren kontrataziorako lehiaketa murriztua.

_Prozedura: murriztua.

_Esleitzeko modua: lehiaketa.

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Agiritegi Orokorreko notario-protokoloak karpetatu eta deskribatzea.

_Kontratazio-epea: gehienez ere sei hilabete kontratua izenpetzen denetik eta inola ere ez 2003k abenduaren 31aren ondoren.

_Gehieneko aurrekontua: 87.500 euro (BEZa barne).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan ageri direnak. Agiriok jatorrizkoak edo notarioak zein administrazioak kautotutako kopiak izanen dira.

_Aurkezteko tokia eta mugaeguna: Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeko 38.4 artikuluan baimentzen den edozein tokitan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamalaugarren eguna arte.

_Pleguak: lizitatzaileen eskura daude Agiritegi eta Dokumentu Ondarearen Atalean (Karlos III.a etorbidea, 2).

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita zazpian._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0303163