42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

Berako Udaleko kultur koordinatzaile lanpostua, lan kontratudun finko gisa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

2003ko martxoaren 20an Berako Udaleko alkate lehendakariak osoki idatzirik dagoen ebazpena onetsi zuen:

1. Berako Udaleko kultur koordinatzaile lanpostua, lan-kontratudun finko gisa, oposizio bidez, betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea.

Izangai onartuak:

ABRIL OLAETXEA, JON

ARRIAGA AZCARATE, AMAIA

ECHARTE ZAMBRANO, MAITE

MUTUBERRIA VERGARA, BELEN

UNAMUNO PLAZAOLA, MARIO

ZABALETA SAROBE, ALAITZ

Izangai baztertuak:

LASHERAS PEREZ, AMAIA

VALDECANTOS MTZ. UBAGO, JOSE MIGUEL, aurkeztutako eskabidea deialdian, I. eranskinean argitaratutako ereduari lotu ez zaiolako.

2. Izangai baztertuek, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar laneguneko epearen barrenean, erreklamazioak egin ditzakete eta, akatsik egin badute, zuzendu.

3. Epaimahaiko kideak izendatzea. Ondoko hauek dira:

Mahaiburua: Josu Goia Etxeberria, Berako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Javier Leiza Oteiza, Berako Udaleko alkateordea.

Mahaikidea: Betisa Anda, Nafarroako Gizarte eta Kultur Teknikarien Elkarteko bazkidea.

Ordezkoa: José Mari Asín, Nafarroako Gizarte eta Kultur Teknikarien Elkarteko bazkidea.

Mahaikidea: Amaia Ijurra, Nafarroako Gizarte eta Kultur Teknikarien Elkarteko bazkidea.

Ordezkoa: Juan Carlos Martínez, Nafarroako Gizarte eta Kultur Teknikarien Elkarteko bazkidea.

Mahaikidea: María Luisa Goñi Ozaita, Hondarribiko Udaleko Kultur eta Turismoko teknikaria.

Ordezkoa: Jokin Ormazabal Etxeberria, Irungo Udaleko Hezkuntz, Kultur eta Gazteria Sailaren arduraduna .

Mahaikide-idazkaria: Pilar Chueca Intxusta, Berako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: José Luis Legarra Iriarte, Etxalarko Udaleko idazkaria.

4. Ebazpen honen berri epaimahaikideei ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Beran, bi mila eta hiruko martxoaren hogeian. Alkatea, J. Goia Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: C3080865