42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R E L L A N O

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsita

Arellanoko Udalak, aurtengo otsailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2003ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 269 eta 276 bitarteko artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak egin ahal daitezen.

Arellanon, bi mila eta hiruko martxoaren lauan. Alkatea, Manu Arrastia Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0302577