41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z U E L O

Belar enkantea

Udal honek ahozko posturen bidezko enkante publikoa egin gogo du Azueloko udal mugapeko belarrak errentan emateko.

Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamabosgarren egunean eginen da enkantea, eguerdiko hamabietan. Egun baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean eginen da.

Hasierako prezioa 3.000 euro izanen da urtean.

Esleipen epea zortzi urtekoa izanen da.

Enkantea arautzen duten baldintzen plegua interesatuen eskura dago, udal idazkaritzan.

Azuelon, bi mila eta hiruko martxoaren hamarrean. Alkate udalburua, José Manuel Díaz de Cerio Crespo.

Iragarkiaren kodea: A0302851