25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

E D I K T U A

Aditzera ematen zaio Orvi 100, S.L. enpresari, azken helbide ezaguna Gipuzkoako etorbideko 34-behean baitu, Berriozarko Alkatetzak, 2003ko urtarrilaren 22an, ondotik agertzen den ebazpena eman duela (urtarrila 19/03), eta haren kontra bidezko diren errekurtsoen araubidea espreski zehazten zaio.

"Udal honek jakin du Berriozarko Gipuzkoako etorbideko 34-behea biltegi gisa erabiltzen ari dela, jarduerarako eta irekitzeko aginduzko lizentziarik izan gabe.

Orobat, jakin du Gipuzkoako etorbideko 34 zenbakiko higiezineko bizilagunak intoxikatu egin zirela, lokal horretako zoruari emandako pinturaren gasak arnasteagatik.

Udaltzaingoak, egiaztapen eginkizunetan, ikuskapen aktak egin zituen aurtengo urtarrilaren hemezortzian eta hemeretzian, eta bertan aipatu egoera egiaztatu zuen. Beraz, kontuan hartuz egintza horiek Ingurumenaren arloan indarrean den araudiaren aurkako arau-hauste izan daitezkeela, erantzulea Orvi 100, S.L. izaki, Hirigintzaren eta ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren arloko arau-hausteak zehatzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 19ko 227/1993 Foru Dekretuaren 3. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz, bai eta Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizi._Orvi 100, S.L.ri zehapen espedientea irekitzea, aipatu egitateak aztertu eta, bidezko bada, zehatzeko, Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren gaineko Erregelamenduaren 38 b), h) eta 39. artikuluan tipifikatutako arau-haustea izan daitezkeelako (otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretua).

Bigarren._Berriozarko Udaleko Hirigintza Batzordeko buru eta zinegotzi Francisco Javier Montero Armiño jauna eta Udaleko idazkari Tomás Mena García jauna, espedienteko instruktore eta idazkari izendatzea, hurrenez hurren.

Hirugarren._Ebazpen hau igortzea Orvi 100, S.L. enpresara, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura eta Osasun Departamentura, behar diren ondorioak sor ditzan."

Erabaki honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, baina interesatuek, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (1992ko 285. "Estatuko Aldizkari Ofiziala", azaroaren 27koa) 107.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, haren aurkako alegazioak aurkeztu ahalko dituzte eta, betiere, prozedura honi amaiera ematen dion ebazpena errekurritu ahalko dute.

Berriozarren, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian. Idazkari orokorra, Tomás Mena García.

Iragarkiaren kodea: a0300976