25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

E D I K T U A

Aditzera ematen zaio Orvi 100, S.L. enpresari, azken helbide ezaguna Gipuzkoako etorbideko 34-behean baitu, bere aurka irekitako zehapen espedientearen instruktoreak, 2003ko urtarrilaren 22an, ondotik agertzen den ebazpena eman duela:

"Ikusirik Alkatetzak 2003ko urtarrilaren 22an eman Ebazpena, bertan erabakitzen baita Orvi 100, S.L.ren aurkako zehapen espedientea irekitzea, ikertzeko eta, hala bada, zehatzeko debekatutako gasen isurketak eta jarduteko eta irekitzeko aginduzko lizentziarik gabeko funtzionamendua.

Kontuan hartuz, uztailaren 19ko 227/1993 Foru Dekretuaren 6. artikuluak ahalmena ematen diola instruktoreari bidezko juzgatzen dituen eginbideak abiarazteko;

EBATZI DUT:

Lehenbizi._Nafarroako Gobernuko Suhiltzaileen Zerbitzuari, Foruzaingoari eta Osasun Departamentuari eskatzea 2003ko urtarrilaren 18 eta 19an aipatu lokalean egin jarduketen ondoriozko txostenak eta ikuskapen aktak igor ditzala.

Bigarren._Udaleko Hirigintza Alorrari eskatzea dagokion ikuskapen akta egin dezala.

Hirugarren._Ebazpen hau igortzea Orvi 100, S.L. enpresari. Sin.: Francisco Javier Montero Armiño.

Erabaki honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, baina interesatuek, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (1992ko 285. "Estatuko Aldizkari Ofiziala", azaroaren 27koa) 107.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, haren aurkako alegazioak aurkeztu ahalko dituzte eta, betiere, prozedura honi amaiera ematen dion ebazpena errekurritu ahalko dute.

Berriozarren, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian. Idazkari orokorra, Tomás Mena García.

Iragarkiaren kodea: a0300975