25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1330/2002 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Zitologia Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urtarrilaren 29ko 859/2002 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Zitologia Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2002ko 110. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 11n.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Zitologia Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda hau onestea:

_Txanda irekia

Onartuak:

SANTAMARIA MARTINEZ, MERCEDES

URBIOLA MARCILLA, LUIS A. EDUARDO

Baztertuak: inor ez.

2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

3. Ondokoek osatuko dute epaimahaia:

Epaimahaiburua: Fernando Escolar Castellón jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Juan M. Rodríguez Garrido jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendari medikoa.

Mahaikidea: Ana Puig Rullán andrea, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Rufo Rodríguez Merlo jauna, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Mahaikidea: espezialitate horretako sendagile bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharrekoa.

Ordezko mahaikidea: espezialitate horretako sendagile bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharrekoa.

Mahaikidea: María Cruz Landa Aznarez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Pablo Sánchez Valverde Visus jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: María José Cárcamo Casimiro, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileri zuzendaria.

Ordezko idazkaria: José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileri eta Lan Harremanen zuzendariordea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hemeretzian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0300175