25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2002ko ekitaldiko aurrekontua hasiera batez onetsita

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2002ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, herritarrek egin beharreko batzarrea egin ondotik, 2002ko ekitaldiko aurrekontua onestea erabaki zuen. Haren laburpena, kapituluka emana, lehen argitaratu zen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan eta Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aurrekontua ikusgai egonen da Batzarreko idazkaritzan, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2002ko ekitaldiko aurrekontua behin betiko onetsita dagoela ulertuko da.

Ariben, bi mila eta biko abenduaren hamabian. Batzarreburua, Nicolás Remondegui Bastero.

Iragarkiaren kodea: A0300864